XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gainean, berriz, erromero heze zanpatu apur bat; zapi garbiz oso ondo loturik, aitarenak egin zizkion zaurietan, eta esan zion: - Ondo lo egin, adiskide; Jainkoa lagun, ez da ezer izango hori eta.

Zaurituari sendakuntzak egiten ari zitzaizkion bitartean, han zegoen zoramen eta, zorrozki egon zitzaion begira; eta berdin zauritua neskatxari, Andres bera ere mutilak Zorameni nolako arretaz begiratzen zion ohartzen zela; honek, ordea, Zoramenen edertasunak begi guztiak bereganatzen zituelako gertatu zela uste izan zuen.

Hauek honela, sendatu ondoren, bakarrik utzi zuten mutila, belar iharrezko etzan-leku baten gainean; une hartan ez zioten ezer galdegin nahi izan zeraman norabideaz eta beste ezertaz.

Harengandik aldendu ziren orduko, Zoramenek Andresi hotsegin zion, bakarka egoteko, eta hala esan zion: - Gogoan al duzu, Andres, zure etxean nire lagunekin dantzan nenbilela erori zitzaidan, eta nire ustez larritu ere egin zinduen, paper hura?.

- Gogoan dut bai - erantzun zion Andresek; zure goratzarrez egina zen eta ez batere txarra.

- Jakin behar duzu ba, Andres, - ihardetsi zion Zoramenek.